home kontaktua
EZAGUTU GOZATU eta ZABALDU lKASI eta ERAKUTSI ELKARTRUKATU
igande musikatuak
 IGANDE MUSIKATUAK

2008

Apirilaren 20a, igandea
Oraingoan, Donostiako Rude Kanka bikotea egongo da musika aukeraketan. Eguraldiak horrela nahi badu behintzat, igandean 18:00etatik 20:00etara izango ditugu Hernaniko Tilosetan (Ezkiaga pasealekua). Laburbilduz:
 
ZER: Igande musikatuak/ Igandeko Sargoria
RUDE KANKA
Rude Kanka Sound bi gazte donostiarrek osatutako proiektu berriaren izena da. Reggae musika beraien belarrietara iritsi zenean, zerbait aldatu zen beraiengan, eta kuriositateak mundu honen atzean aurkitzen zena ezagutzera eraman zien. Sustrai zaharretatik hasita reggaearen barruan existitzen diren estilo eta erritmo desberdinak bilatzera eta aurkitzera eraman die, hauen artean hurrengoak aurkitu daitezkeelarik: roots, dub, ska, rocksteady, skank, dancehall, new roots, UK dub.... Bere sesioek reggae musika sound system erara zabaltzean datza, betiere jendeari bibrazio positiboez osatutako egonaldi dibertigarri bat eskainiz.
 
NOIZ: Apirilaren 20a, igandea. 18:00-20:00
NON: Hernani, Tilosetan (Ezkiaga pasealekua)



Apirilaren 13a, igandea
Igande honetarako Igandeko sargoria/Igande musikatuen saio berria prestatu dugu. Oraingoan, Euskal Herriko musika mundua urteetan zirikatu duten Daddy Jeff eta Prest dj-a ditugu. Lehenengoak rap doinuak eskainiko dizkigu eta besteak berriz dub, jungle eta breaks-ak. Laburbilduz:
 
ZER: IGANDEKO SARGORIA/IGANDE MUSIKATUAK
Daddy Jeff (Hip-Hop) eta Prest dj (Dub jungle breaks)

NOIZ: Apirilaren 13a, igandea. (18:00-20:00)
Eguraldi txarra egingo balu bertan behera geratuko litzateke saioa.

NON: Hernani, Ezkiaga pasealekua (Tilosak)



Apirilaren 06a, igandea
Denboraldi berriari hasiera emateko lehen saioa igandean (martxoaren 30ean) egingo genuela iragarri genuen baina eguraldi txarragatik suspenditu behar izan genuen. Igande honetan (apirilaren 06a) aukera berria izango dugu, ea oraingoan eguraldiak laguntzen duen. Lehenengo saioa suspenditu zenez bigarren saio honetan bi gonbidatu izango ditugu; Aritz Sound System batetik (suspenditutako saio berak egin behar zuen) eta Kaltta bestetik. Biak musika beltzaren zaletu amorratuak dira eta biak Molotoff Irrati librean saioa dute .

Laburbilduz:
 
ZER: IGANDE MUSIKATUAK/IGANDEKO SARGORIA
Kaltta (dub, jungle, etab) eta Aritz Sound System (reggae, soul, funk, afro-brasildar doinuak, etab)
 
NOIZ: Apirilaren 06a, igandea. 18:00etatik 20:00etara
 
NON: Hernaniko Tilosetan (Ezkiaga pasealekua)



-------------

Martxoaren 30a, igandea
Udaberri eta udazkeneko igandeetako sargoriei aurre egiteko Igande Musikatuak izeneko ekimena jarri genuen martxan 2003. urtean. Igande asko igaro dira orduz geroztik eta aurten, denboraldi berriari ongi etorria emateko unea iritsi zaio. Igandean (martxoaren 30a) hasi eta apirila amaiera arte, musika estilo desberdinekin gozatzeko aukera izango dugu Hernaniko Tilosetako txoko pribilegiatuan. Asmoa, normalean entzuten ez diren doinuekin kalean disfrutatzea da, eta horretatako, hainbat musika adiktok gustukoak dituzten doinuak eskainiko dizkigute. Lehenengo saioa, ohi denez, Aritz Sound Systemek eskainiko du eta musika beltzaren barruko estiloak eskainiko ditu (reggae, rap, soul, funk, afro-brasildar doinuak, etab.). Azken hilabeteetan kaleratutako doinu berrienak izango dute lehentasuna, garai desberdinetako kantuei muzin egin gabe. Laburbilduz:
 
ZER: IGANDE MUSIKATUAK (VI. DENBORALDIA)
Musika adiktoek eskainitako saioak aire librean.
 
NOIZ:Martxoaren 30a eta apirilaren 06, 13, 20 eta 27a.
Lehenengo saioa igande honetan (martxoaren 30a). Saio guztiak 18:00etatik 20:00etara izango dira.
Musika aukeraketa (martxoak 30): Aritz Sound System
Eguraldi txarra egingo balu bertan behera geratuko litzateke.
 
NON: Hernani. Tilosetan (Ezkiaga pasealekua)



sargori-logo

(marrazkia: Mikel Barreiro)




ASTEBURU MUSIKATUAK


SARRERA
Gutxi dira kalean eta egun argiz musikarekin gozatzeko ditugun aukerak. Musika jartzen ibiltzen garenok ondo dakigu hori. Horregatik eta asteburuetako (igandeetako bereziki) arratsalde sargoriei alternatiba musikala eskaintzeko helburuarekin sortu ziren asteburu edo igande musikatuak. Igande arratsaldeko siesta eta futbol partiduei alternatiba musikala dira. Kalean, egun argiz, musika adikto batek eskainitako doinuekin gozatu nahi dugu; irrati komertzialetan eta tabernetan entzun daitekeen musikaren eremu mugatua gaindituko eta normalean entzuten ez diren musika ederrekin gozatzeko aukera izan dezagun.

ZER:
Disko jartzaileen sesioak. Musikan adiktoak direnek eskainitako saioak. Normalean entzuten ez ditugun musika estiloak ezagutu eta musika horiekin gozatzea da helburua.

NOIZ:
Asteburu eta jai egunetan (normalean igandeetan). Arratsaldez. Jende aurrean eskainitako musika, gauarekin eta festarekin erlazionatu ohi da. Ekimen honekin eremu hori gainditu eta egun argiz ere musikarekin gozatu daitekeela aldarrikatu nahi da. Saioak arratsaldez egin daitezke. Ordutegi aproposa: 18:00etatik 20:00etara (erreferentzi modura).

NON:
Leku irekiak. Parkeak, herriko plazak, e.a.

NORK eta NOLA:
Musika estilo desberdinetan aditua den jendeak prestatuko ditu saioak. Bi ordutako sesioak izango dira eta askatasun osoa izango du nahi bezala nahasteko. Ohikoak ez diren musika estiloak, kultura desberdinen oihartzun direnak bultzatuko dira. Saioa entzutera gerturatzen den jendeari entzun ahal izango duen musikari eta musika aukeraketa egin duen adituari buruzko informazio idatzia banatu diezaiokegu. Erritmo lasaiak dituzten musikak bultzatuko dira.

PROPAGANDA:
Sesioei buruzko propaganda egingo da; komunikabideetan, kartelak jarriaz...

AZPIEGITURA (gure esku)
Soinu ekipoa: 2.000 w Aparailuak: Platoak, CD aparailuak, nahasketa mahaia, MD eta mikrofonoa. Argindar toma (antolatzaileen esku).

BALORAZIOA
Hernanin 2003. urtean hasi ginen asteburu musikatuak deitutako ekimen honekin. Orduz geroztik, urtero, udaberri eta udazkenetan, bost emanaldi egiten ditugu Tilosetako pasealekuko musika kioskoan. Giroa oso ona izaten da; jendea kioskoaren inguruko aulkietan edo petrilean eserita; hitz egiten eta musika goxoarekin gozatzen. Ez dira dantzarako sesioak, lasai entzutekoak baizik. Giroa sorteen duten horietakoak. Orain arte egin ditugun sesioetan, Euskal Herritik etorritako disko jartzaileak egon dira (Aritz Sound System, Daddy Jeff, DZ, Dirty Vinyl, Bad Sound System, Black Jiko, Mr. Snoid, Dubbin, Tickle, Dreadrive, Revolutionary Brothers, Jah b, Kosmik, 1000 Voltio, Sebas, e.a.). Bakoitzak bere musika estiloekin osatutako sesioak eskaini ditu eta jendea gustora egon da. Ekitaldi hau beste herrietara zabaltzea gustatuko litzaiguke.

ANTOLAKETA
Zure herrian antzeko ekimena antolatu nahiko bazenu jarri zaitez gurekin harremanetan (ixa74@hotmail.com). Oso erraza da.

ixah.net   188 Posta Kutxa, 20120 Hernani  email:ixa74@hotmail.com telf:675 703 276
website by stamfordhell