ERREPORTAIAK |
 |
BERTSOUND SYSTEM
BERTSO-RAP SOUND SYSTEM
Bertsolaritza Euskal Kulturaren parte garrantzitsua da. Urteetan, hitzak, errimak eta melodiak Euskal Herriko plaza eta txoko askotan gure izaeraren erakusle izan dira. Kultura desberdinen arteko harremanak, baketsuak izan direnean behintzat, aberastasuna ekarri diete herriei. Oraingoan, Euskal Herrian sortutako bertsolaritza, AEBetako auzo afroamerikar txiroetan sortutako hip-hop mugimenduarekin eta Jamaikako reggaearekin uztartuko ditugu. Zer aterako ote maitasun harreman honetatik?
HIP-HOP MUGIMENDUA
Euskal Herrian geroz eta gehiago dira Hip-Hop kulturagatik erakarrita sentitzen direnak. Hip-Hopa 80. hamarkadan AEBetako auzo txiroetan sortutako mugimendua da, espresiobidea. Ideiak eta sentimenduak adierazteko modua da Hip-Hopa eta horretarako, idei eta sentimendu horiek adierazteko, baliabide desberdinak erabiltzen ditu:
Rap musikak, doinu, erritmo, errima eta letren bitartez, ahozko espresioa adierazten du, kantatzeko eta musika egiteko modu berezia (scratcharen teknikak lagunduta). Break dantzak gorputzaren espresioa ahalbideratzen du. Gorputza, lurrarekin harreman estuan eta musikaren laguntzaz, mugimendu ikusgarrien bidez, espresio tresna bilakatzen da. Grafitiarekin, idei eta sentimenduak, irudi bihurtzen dira. Espraiaren teknika erabiliaz panel edo paretak orri zuriaren papera jokatzen dute.
AZALPENA
Bertso Rap sound system izeneko egitasmoan bertsolaritza eta hip-hop mugimenduaren arteko harremana zirikatu nahi dugu. Jatorri oso desberdinak izanda ere, komunean osagai asko dituzte bi kulturak. Biek erabiltzen dute hitza gauzak adierazteko, biek dute errima eta biek goxatzen dute hitza melodia eta erritmoaren bitartez. Bertsolari-rapeatzailearen trebezia ezinbestekoa da.
EGITURA
Osagaiak
Bertsolariak (Unai Muñoa, Xabier Silveira), rap abeslariak (Daddy Jeff, Norte Apache, 121 Crew, etab.), graffiti margolariak, disko jartzaileak (Aritz Sound System) eta break dantzariak.
Bertsoa, errima, musika, erritmoa margoa eta dantza.
Bertso Rap sound systema antolatzeko:
Ixa74@hotmail.com / www.ixah.net
675 703 276 (Aritz)
|